Bussiness Intelligencek (Big Data/Small Data) eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Hainbat iturritako datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratuko den txoten grafiko eraginkor batean erakutsiko dituen tresna batek, erakunde batean erabaki eraginkor eta asertiboak hartzen laguntzen du.
Power BI datu kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio azterketak egiteko aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu basetako, fitxategietako eta web zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.
Helburua: Zure enpresako eta proiektuetako datuak aztertzea, arriskuak antzemateko txosten grafiko aurreratuak automatikoki egitea, datuak segmentatzea, aginte panelak modu erraz batean egitea, eta txostenak erakundeko gailuetan argitaratu eta partekatzea.
Lekua: Teknologia Berrien Gela (Nafarroa kalea, 19. 48510 Trapagaran)
Eguna eta ordua: 2020ko otsailaren 12an eta 13an. 9:00etatik 14:00etara.
Izena dohainik ematea (Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute) Hemen sakatuz.