Covid-19k sortutako egoeraren diagnostikoa egiteko eta udalerriko enpresa-sektoreari eta sektore autonomoari laguntzeko plan bat garatzeko, galdetegi bat egin da Forlanen webgunean, ostalaritza-, merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko enpresa- eta autonomo-sarearen datu-basea eguneratzeko.
Helburua eskura dugun informazioa eguneratzea da, alarma-egoerak eragindako benetako premietara hobekien egokitzen diren laguntza-ekintzak gauzatu ahal izateko, batez ere alarma-egoera amaitu eta pixkanaka normaltasunera itzuliko den egoera kontuan hartuta.Lehenengo fasean, eskaintzen ari diren zerbitzuekin irekita egon diren establezimenduen zerrenda bat jarri da herritarren eskura, eta egin diren kontsultei erantzun zaie.
Orain, proposamen eta neurri zehatz berriak lantzen ari gara, laguntzen eta diru-laguntzen bidez; horregatik, egoeraren diagnostikoa egin behar dugu, sektore bakoitzaren egoerarako neurri egokienak hartu ahal izateko. Horretarako, online galdetegia diseinatu dugu, Forlanen webgunean eskuragarri dagoena eta betetzera gonbidatzen zaituguna.
Era berean, muskiz@forlan.org helbidean edo 946706016 telefonoan ere jar daiteke harremanetan, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Hemendik bete dezakezu formularioa: