Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen lerro bat ezarri du, horrela, pandemia hedatzeak eta ostalaritza jarduera ixteak eragindako berehalako ondorioen aurrean euskal ostalaritza-sektorearen biziraupenari lagundu ahal izateko.

Ostalaritzako establezimenduetako jarduera ekonomiko baten titularrek laguntza hauek jaso ahalko dituzte, eta langile autonomoak eta 50 langile baino gutxiago dituzten pertsona juridikoak (sozietateak) sartzen dira.

Tramitazio telematikorako ziurtagiri digitalik ez duten jarduera ekonomikoetako titularrek, Forlanen bidez, izapidetze telematikorako laguntza zerbitzua jaso ahalko dute, ostiraletik aurrera, horretarako, hitzordua eska dezakete 946706016 telefonora deituta.

INFORMAZIO GEHIAGO: