Muskizko Udalak, Forlan Tokiko Garapen Agentziaren eta Muskizko merkatari eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, Merkataritza Bonua Kanpaina jarri nahi du abian: “Muskizko dendetan erosteak abantailak ditu”.
Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, erosketa-bonuen bidez, honako hauek bilatuz:
- Herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzea.
- Eta kontsumitzaileek, bai udalerriko bizilagunek bai bisitariek, erosketak egiterakoan %33 edo %50 aurreztea. Bonu-motaren araberakoa izango da:
BONU-MOTAK:
– OSTALARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
– ELIKADURA, FARMAZIA, ESTANKO ETA ALBAITARITZAKO BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 15€ erosten ditu.
– GAINERAKO SALTOKI ETA JARDUEREN BONOA: kontsumitzaileak 10€ gastatzen ditu eta 20€ erosten ditu.
Kanpainari atxikitzeko interesa duten Muskizko saltokiek Forlanetik pasa behar dute, oinarrietan agertzen diren eskaerarekin eta aurkeztu beharreko dokumentazioarekin. AZKEN EGUNA: ABENDUAREN 17AN, 15:00etan.
Dendak, kartela, oinarriak eta kanpainari atxikitzeko eskaera:
Kartela:
Kanpainari atxikitzeko eskaera: