HELBURUA: Laguntzaren helburua da EAEko merkataritza establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko, gogoan hartuta, bidenabar, COVID-19aren pandemiak eragindako ezohiko egoera.

NORI ZUZENDUTA: Enpresa txiki eta ertainen diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino GUTXIENEZ URTEBETE lehenagotik.

LAGUNTZA JASO DEZAKETEN INBERTSIOAK

2020ko abuztuaren 4tik 2021ko ekainaren 26ra arte egindako inbertsioak onartuko dira, biak barne.

A) SALTEGIAREN IRUDIA BERRITZEA:

Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek gutxienez 4.000 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.

HONAKO IBERTSIO HAUEK LAGUNDUKO DIRA DIRUZ

B) TEKNOLOGIA BERRIAK ETA BERRIKUNTZA TXERTATZEA:

Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek gutxienez 900 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.

HONAKO IBERTSIO HAUEK LAGUNDUKO DIRA DIRUZ

C) BALDINTZA HIGIENIKO-SANITARIOAK:

COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitarioetan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak ditu xede.(Ez dira kontuan hartzen materialean egindako gastuak, hala nola komuneko maskarak, eskularruak edo batak)

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek gutxienez 900 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.

HONAKO IBERTSIO HAUEK LAGUNDUKO DIRA DIRUZ
 

EPEA: 2021eko Maiatzaren 27tik ekainaren 26ra arte.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU KLIKATU HEMEN EDO DEITU: 663 88 52 57 (EDORTA)