HELBURUA : Power BI datu kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio azterketak egiteko aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu basetako, fitxategietako eta web zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.
NORI ZUZENDUTA: Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionalak, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. Power BI kontu bat edukitzea.
Tokia: Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia. Teknologia Berrien Gela (Nafarroa kalea, 19. 48510 – Trapagaran).
Eguna eta ordutegia: 2021eko urriaren 7an eta 8an. 9:00etatik 14:00etara. (10 ordu)
Izena dohainik ematea ( Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute ) KLIK HEMEN.
Informazio gehiago: Telefonoz: 944536262 / Emailez: apunta@enpresadigitala.spri.eus