EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2021EKO LAGUNTZEN DEIALDIA

EKINTZAILEEI BULTZATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

  • Zure negozioa sortzea gustatuko  litzaizuke.
  • Enpresa-ekimen bat duzu buruan.
  • Zure proiektuaren bideragarritasuna landu nahi duzu.
  • Pertsona ekintzailea zara, eta ez dakizu zer pauso eman.


Tutoretza emango dizuten profesionalen laguntza nahi baduzu, zure negozioa abian jartzeko aholkua emango dizuten edo zure negozio-ideia zehazten lagunduko dizuten profesionalen laguntza nahi baduzu eta, gainera, laguntza ekonomiko bat izatera, jarri harremanetan eta  APEA eta APEI ekintzaileei zuzendutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza ekonomikoen programei buruz.

Zure zain egongo gara.

(gehiago…)

Tailerra: “4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Datorren ostegunean, 2021eko azaroaren 25ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean Industria 4.0 Teknologiei buruzko Tailer Erakusgarria egingo dugu:

“4.0 INDUSTRIA ETA DIGITALIZAZIOA ETEetara HURBILDUZ”

Zuen enpresan digitalizazio-proiektu bat egitea (ERP, CRM, B2B, B2C eta abar ezartzea) edo 4.0 industriarekin lotutako teknologiak   (automatizazioa, robotika, sentsorika, IoT, errealitate areagotua/mistoa,etab.) aplikatzea pentsatzen ari bazarete zuen industria, merkataritza eta kudeaketa prozesuak hobetzeko, ezin duzue tailer hau galdu.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA ESTEKA HONETAN
TAILERREAN IZENA EMATEA HURRENGO ESTEKAN


LEKUA: BIC BIZKAIA EZKERRALDEA / Kokapena
EGUNA: Azaroa 25
ORDUA: 9.00  – 12.30

Kartela eta gai-zerrenda:

(gehiago…)

Tailerra: Babestu zure enpresa ziber-erasoetatik.

HELBURUA: Ezagutu zure empresak dituen mehatsuak eta ikasi baliabide digitalak segurtasunez erabiltzen.

 NORENTZAT: Negozioak babesteko dauden mehatxuak ikasi nahi dituzten mikroenpresak edo autonomoak.

Ikastaroan izen-ematea:  648909699 TELEFONOAN (UNAI eta IBAI)
Spri-Inplantalariak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Salneurria: DOHAKOA
Eguna: Asteazkena, 2021/11/24
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Lekua: Teknologia berrien gela: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia – Teknologia berrien gela (Trapagaran) | Nafarroa kalea 19.

Kartela eta gaia:

(gehiago…)

3R PROIEKTUA MEATZALDEA

Meatzaldeko Behargintzak “3R Proiektua Meatzaldea” abiarazi du, Meatzaldean erroldatuta dauden eta langabeziaren kostu sozial handiagoa jasaten duten pertsonei zuzendua. Honako kolektibo hauek barne hartzen ditu:

  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Iraupen luzeko geldialdiak.
  • Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak.
  • Emakumeak.
  • 30 urtetik beherako gazteak.

Helburua da programan parte hartzen duten pertsonak lan-merkatuan ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrenean sartzea. Horretarako, jarduera hauek egingo ditugu haiekin:

  • Beren profil profesionala definitzen lagunduko diegu.
  • Enplegagarritasuna aztertuko zaie.
  • Lana bilatzeko plan pertsonalizatua egingo dugu.
  • Beren profilera egokitutako lan-eskaintzak atzematen lagunduko diegu.
  • Beren profil profesionala eskatzen duten enpresekin harremanetan jarriko gara.
  • Eta IKTei buruzko prestakuntza emango zaie, lana modu autonomoan bilatu ahal izan dezaten.

Informazioa eta izen-emateak:
Meatzaldeko Behargintza
Bilbao Hiribidea, 10 – Behea. Euskaldunberri plaza. 48530 Ortuella
Tel.:  944 044 958
Mail: oficinas@behargintza-zm.com (Erreferentzia: PROGRAMA 3R)

(gehiago…)

Tailerra Mailchimp: Emailing kanpainen bidalketen automatizazioa

HELBURUA: Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira. Sarrera teoriko baten gainean ezagutza desberdinak aplikatuko dira, ordenagailuan zuzenean egindako adibide praktikoen bidez asimilatzeko.

Kanpaina konplexuagoak diseinatu ahal izango ditugu, adibidez, erabiltzaileak gure bidalketekin duten portaeraren arabera mezu elektroniko berriak automatikoki bidaliko dituztenak, ireki ez dutenei edota erosketa-saskian produktuak ordaindu gabe dituenei mezu elektroniko bat bidaliko dietenak, etab.

NORI ZUZENDUTA: MailChimp tresnaren erabileran sakontzeko eta emailing automatikoko kanpainen estrategia abian jartzeko beharra duten edozein sektoretako profesionalak. Tailer hau behar bezala jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik MailChimpen ezagutzak eta esperientzia izatea, baita MailChimp kontu propioa izatea ere funtzionamenduan.

Ikastaroan izen-emateko: KLIK HEMEN
 
Eguna: Ostirala 2021/11/12
Ordutegia: 09:30 a 13:30
Dohakoa: Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute. 
Informazio gehiago: Telefonoz: 944 536 262 / E-mailez: enpresadigitala@spri.eus

Kartela eta gai zerrenda:

(gehiago…)

Tailerra: Gailu mugikorren erabilera adimenduna

HELBURUA: Etekina ateratzea zure gailu mugikorraren ahalmen guztia enpresan eguneroko zereginak arintzeko eta eraginkorragoa izateko.

 NORI ZUZENDUTA: Negozioak doan azkartzeko gailu mugikorrak erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresa edo autonomoentzat.

Ikastaroan izen-ematea:  648909699 TELEFONOAN. (Unai eta Ibai) edo ESTEKA HONETAN.
Spri-Inplantalariak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Salneurria: DOHAKOA
Eguna: Asteazkena, 2021/11/03
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Lekua: Teknologia berrien gela: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia – Teknologia berrien gela (Trapagaran) | Nafarroa kalea 19, 48510

Kartela eta gaia:

(gehiago…)

Merkataritza-Bonuaren Kanpaina 2021 – Muskiz

Muskizko Udalak, FORLAN Udalerriko Tokiko Garapen Agentziaren eta Muskizko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, “MUSKIZKO DENDETAN EROSKETAK EGITEAK ABANTAILAK DITU” kanpaina jarri nahi du martxan.
Kanpaina honen bidez, herriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie deskontu-bonuen bidez, honako hauek bilatuz:

  • Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketa sustatzea.
  • Eta kontsumitzaileek %50 aurreztea erosketak egitean.
  • Kontsumitzaileak 10 € gastatzen ditu eta 20 € erosten ditu.

Kartelak, oinarriak eta kanpainari atxikitzeko eskaera: (gehiago…)