Bitartekaritza

Udalerriaren garapen ekonomikoan duen helburu dinamizatzailearen barruan, Forlanek bitartekaritza zerbitzua eskaintzen die inguruko enpresei. Hau da, lanpostuak betetzeko pertsona egokienak kudeatzen ditugu. 

Pertsona horiek gure teknikariek aukeratzen dituzte gure tokiko enplegu-poltsaren bidez, eta Enplegu Bilaketa Aktiboko kasuetan bitartekaritza eta laguntza eskaintzen zaie udalerriko bizilagunei.

 Bitartekaritza prozesu horren osagarri gisara, zerbitzu osagarri hauek eskaintzen dizkiegu enpresei:

  • Laguntzei, diru-laguntzei, legediari, lan-merkatuaren egoerari, argitalpenei eta ikerketei buruzko informazioa.
  • Laguntza eta diru-laguntzetarako aholkularitza eta izapidetzea. Kontrataziorako, prestakuntzarako, enpresa-egitura berriak sortzeko, plantillak berritzeko, lan-denbora banatzeko eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak.

Tokiko Lan-poltsa

Udalerriko bizilagunen Enpleguaren Bilaketa Aktiboko prozesuaren euskarri gisa, Forlanek inguruko Langabeen Datu-basea du, zeina lan- edo prestakuntza-profilak bilatzeko erabiltzen baita.

Forlanen izena emanda egoteko, aldez aurretik Lanbiden izena emanda egon behar duzu, eta, gero, gure bulegoetara bertaratu behar duzu dokumentazio guztiarekin:

  • Identifikatzailea: NAN, AIZ, Pasaportea edo Gidabaimena.
  • Prestakuntza:
    • Prestakuntza arautuko tituluak
    • Lanerako prestakuntzako tituluak
    • Karnetak: profesionalak, gidatzekoak …
    • Hizkuntza-tituluak
    • Informatikako tituluak
  • Lan-bizitza: lan-bizitza Forlanetik inprima daiteke, betiere Gizarte Segurantzak erabiltzailearen mugikorraren zenbakia badu.
  • Osagarria: argazkia, telefonoa, posta elektronikoa …

Pertsona hori datu-basean inskribatu ondoren, Laneratze Agentzian ere sartzen da, baimenduta gaudelako. Gainera, whatsapp zerbitzua eska daiteke (Forlanetik egiten diren jardueren berri izateko), eta Lanbideren eskaera berritzen duen bakoitzean, pertsona horri Forlanera hurbiltzeko eskatzen zaio, Forlaneko eskaria berritzeko, urtebeteko epean eskaera berritzen ez bada, eskaera “ez-aktibo” bihurtuko da, eta, kasu horietan ezin izango da eskari horren bitartekari izan.

 

Enpresa batek bere enplegu-eskaintza Forlanen aurkeztea erabakitzen duenean, zundaketa egiten dugu datu-basean parte hartzen duten pertsonekin, profila betetzen duten pertsonek eskaintzan interesik ez badute edo pertsona nahikorik ez badago, whatsapp zerbitzuaren bidez argitaratuko da eskaintza.