TAILERRA- Sor itzazu soluzio digitalak programatu gabe OpenAI ChatGPTrekin – Meatzaldea

Etengabe aldatzen ari da mundu digitala, eta adimen artifiziala (AA) kontzeptu futurista izatetik gure eguneroko bizitzako hainbat arlotako funtsezko tresna izatera igaro da. Adimen artifiziala aldatzen ari da teknologiarekin interakzioan aritzeko dugun modua eta eguneroko erronkei aurre egiteko modua. Hala ere, beti izan da erronka teknologia hori programazioan esperientziarik ez dutenentzat eskuragarri jartzea. Hor kokatzen da ikastaro hau.

NORENTZAT:  Ikastaro hau AAn interesa duten pertsona askorentzat diseinatuta dago: eguneroko lanean AA txertatu nahi duten profesionalentzat eta irtenbide berritzaileak garatu nahi dituzten ekintzaile eta teknozale kartsuentzat. Ez du axola programazioan erabat hasiberria zaren edo aldez aurreko eskarmentua duzun; ikastaro honek AA ahalik eta gehien aprobetxatzeko trebetasunak eta ezagutzak emango dizkizu, kode-lerro bakarra idatzi beharrik gabe.

IZENA EMATEKO: Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute. / INSKRIPZIOA ESTEKA HONETAN

Fecha / Data: 2024-04-29 tik 2024-04-30 ra
Hora / Ordua: 09:00 – 14:00 (Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna)
Lugar / Tokia: FORLAN (Cendeja kalea 21 – 2. solairua Meatzari eraikina, 48550-Muskiz)

(gehiago…)

TAILERRA: %100 diruz lagundua | SHINY, APP garapena IA-rekin

NORI ZUZENDUTA:  Gutxienez R-ren oinarrizko ezagutzak dituzten eta web-aplikazioak nola garatu daitezkeen jakiteko interesa duten pertsonei, zeinen bidez datuak ikus ditzaten, zereginak automatizatu eta Adimen Artifizialaren teknikak barne.

HELBURUA:  Ikastaro honen helburua da erabiltzaileei Shiny-ren inguruko oinarrizko ezagutzak ematea, Shiny erabiliz aplikazioak sortzeko.

Data: 2023ko azaroaren 7, 8 eta 9a
Ordua: 9:00-14:00
Tokia: TRAPAGARAN TEKNOLOGIA BERRIEN GELA – NAFARROA KALEA 19, 2. SOLAIRUA – 48510 TRAPAGARAN, BIZKAIA


IZENA EMATEA ESTEKA HONETAN

(gehiago…)

TAILERRA: Python, datuak analizatzeko. Hastapenak – Meatzaldea

Python Inteligentzia Artifizialeko eta Datuen Analisiko prozesuak egiteko gaur egun dagoen lengoaia nagusietako bat da. Hala ere, datuak aztertzeko prozesu bat egiteko, programazioaren oinarriak ezagutu behar dira hizkuntza horretan, baita datuak maneiatzeko oinarriak ere.
Horregatik, ikastaro honetan, Python-en funtsezko oinarrien ezagutza konbinatuko da, datuak aztertzeko prozesuak eta datuen oinarrizko eraldaketak egiteko.

NORENTZAT:  Ikastaroa Datuen Analisirako eta Adimen Artifizialerako Pythonen oinarriak ikasi nahi dituen edonori zuzenduta dago. Ikastarora joateko ez da beharrezkoa Python-i buruzko aldez aurreko ezagutzak izatea.

Data: 2023ko uztailak 3, 4, 5 eta 6
Ordua: 9:30-13:30
Tokia: TRAPAGARAN TEKNOLOGIA BERRIEN GELA – NAFARROA KALEA 19, 2. SOLAIRUA – 48510 TRAPAGARAN, BIZKAIA
IZENA EMATEA ESTEKA HONETAN

(gehiago…)