3R PROIEKTUA MEATZALDEA

Meatzaldeko Behargintzak “3R Proiektua Meatzaldea” abiarazi du, Meatzaldean erroldatuta dauden eta langabeziaren kostu sozial handiagoa jasaten duten pertsonei zuzendua. Honako kolektibo hauek barne hartzen ditu:

  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Iraupen luzeko geldialdiak.
  • Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak.
  • Emakumeak.
  • 30 urtetik beherako gazteak.

Helburua da programan parte hartzen duten pertsonak lan-merkatuan ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrenean sartzea. Horretarako, jarduera hauek egingo ditugu haiekin:

  • Beren profil profesionala definitzen lagunduko diegu.
  • Enplegagarritasuna aztertuko zaie.
  • Lana bilatzeko plan pertsonalizatua egingo dugu.
  • Beren profilera egokitutako lan-eskaintzak atzematen lagunduko diegu.
  • Beren profil profesionala eskatzen duten enpresekin harremanetan jarriko gara.
  • Eta IKTei buruzko prestakuntza emango zaie, lana modu autonomoan bilatu ahal izan dezaten.

Informazioa eta izen-emateak:
Meatzaldeko Behargintza
Bilbao Hiribidea, 10 – Behea. Euskaldunberri plaza. 48530 Ortuella
Tel.:  944 044 958
Mail: oficinas@behargintza-zm.com (Erreferentzia: PROGRAMA 3R)

(gehiago…)

Tailerra Mailchimp: Emailing kanpainen bidalketen automatizazioa

HELBURUA: Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira. Sarrera teoriko baten gainean ezagutza desberdinak aplikatuko dira, ordenagailuan zuzenean egindako adibide praktikoen bidez asimilatzeko.

Kanpaina konplexuagoak diseinatu ahal izango ditugu, adibidez, erabiltzaileak gure bidalketekin duten portaeraren arabera mezu elektroniko berriak automatikoki bidaliko dituztenak, ireki ez dutenei edota erosketa-saskian produktuak ordaindu gabe dituenei mezu elektroniko bat bidaliko dietenak, etab.

NORI ZUZENDUTA: MailChimp tresnaren erabileran sakontzeko eta emailing automatikoko kanpainen estrategia abian jartzeko beharra duten edozein sektoretako profesionalak. Tailer hau behar bezala jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik MailChimpen ezagutzak eta esperientzia izatea, baita MailChimp kontu propioa izatea ere funtzionamenduan.

Ikastaroan izen-emateko: KLIK HEMEN
 
Eguna: Ostirala 2021/11/12
Ordutegia: 09:30 a 13:30
Dohakoa: Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute. 
Informazio gehiago: Telefonoz: 944 536 262 / E-mailez: enpresadigitala@spri.eus

Kartela eta gai zerrenda:

(gehiago…)

Tailerra: Gailu mugikorren erabilera adimenduna

HELBURUA: Etekina ateratzea zure gailu mugikorraren ahalmen guztia enpresan eguneroko zereginak arintzeko eta eraginkorragoa izateko.

 NORI ZUZENDUTA: Negozioak doan azkartzeko gailu mugikorrak erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresa edo autonomoentzat.

Ikastaroan izen-ematea:  648909699 TELEFONOAN. (Unai eta Ibai) edo ESTEKA HONETAN.
Spri-Inplantalariak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Salneurria: DOHAKOA
Eguna: Asteazkena, 2021/11/03
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Lekua: Teknologia berrien gela: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia – Teknologia berrien gela (Trapagaran) | Nafarroa kalea 19, 48510

Kartela eta gaia:

(gehiago…)

Tailerra: Kudeaketa Digitalizatua

HELBURUA: Eginbeharrak sinplifikatuz denbora aurreztu eta lana arinago burutuko duzu. Bezeroekiko zerbitzua hobetuko duzu lanaren egoera orokorra eta informazio guztia uneoro kontsultatu ahal baldin baduzu.

 NORI ZUZENDUTA: Eraldaketa teknologikoen ezarpen eta aholkularitza bilatzen duten Mikroempresak edo Autonomoak.

Ikastaroan izen-ematea:  648909699 TELEFONOAN (UNAI e IBAI) edo ESTEKA HONETAN.
Spri-Inplantalariak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Salneurria: DOHAKOA
Eguna: Asteazkena, 2021/10/27
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Lekua: Teknologia berrien gela: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia – Teknologia berrien gela (Trapagaran) | Nafarroa kalea 19.

Kartela eta gaia:

(gehiago…)