2019ko Bono-Denda kanpaina – Muskiz

Muskizko Udalak, FORLAN Udalerriko Toki Garapenerako Agentziaren laguntzarekin, Muskizko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Bono-Denda izeneko kanpaina jarriko du martxan udalerrian: “MUSKIZKO SALTOKIETAN EROSTEAK ABANTAILAK DITU”. Erosketa-bonuen bitartez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, betiere helburu hauei begira:

  • Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzea.
  • Kontsumitzaileek, Muskizko udalerriko bizilagunek zein bisitariek euren erosketak egiten dituztenean % 25 aurreztu ahal izatea.

Gogoratu, bonuek (gehienez 4 pertsona bakoitzeko) 20 euroko merkataritza-balioa dute, baina 15 € kostatuko zaizkizu. Muskizko Laboral Kutxan eros ditzakezu, azaroaren 4tik abenduaren 5era (agortu arte).

Eta kontuan hartu… Abenduaren 5erako gastatu ezean, galdu egingo duzu!

(gehiago…)