2024 GLOBAL TRAINING BEKAK

Egun on,
Gogoratu nahi dizugu Global Training 2024 beketan izena emateko epea zabalik dagoela. Aukera bikaina da zure ibilbide profesionalak zabaltzeko eta nazioarteko esperientzia oso aberasgarria bizitzeko, hileko 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak).

  • 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Ingeleseko B2 maila edo goragokoa izatea.
  • Hileko 1.635 euroko soldata (gordinak).

(gehiago…)

Muskizeko langabeentzat lanbide-heziketarako diru-laguntzen programa – 2024

Laguntzaren xedea: Lan-merkatua bestelako baldintzetan zegoela ikasketak bertan behera utzitako pertsonen enplegagarritasuna hobetzearren eta lan-merkatuan txertatzeko aukerak areagotzearren erdi edo goi mailako heziketa zikloren bat ikasten dabiltzan langabeen edo enplegua hobetzeko egoeran daudenen artean lanbide-heziketako ikasketak sustatzea da laguntzaren xedea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta ikastetxe baimendu batean heziketa zikloa egiteko matrikularen kostua zein beharrezkoak diren materialak ordaintzeko izango da.
Eskabideak aurkezteko muga-eguna: 2024ko irailaren 30a.
Informazio guztia beheko bannerrean: (gehiago…)

Muskizko langabetuentzako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko laguntzen programa, 2024ko ekitaldia

Laguntzaren xedea: Langabetuek edo enplegua hobetzeko egoeran daudenek prestakuntza-ekintzetan parte har dezaten sustatzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatuan sartzeko aukerak areagotzeko.
Laguntzaren zenbatekoa: Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 500 €-koa da pertsona/urteko, baimendutako zentro bateko prestakuntza-ekintzaren kostua zein garraio-bekarako gastua finantzatzeko.
Informazio guztia beheko bannerrean: (gehiago…)

2023ko Urtaldian Muskizeko langabeek zenbait prestakuntza jardueratan parte hartzeko diru-laguntzen programa

Laguntzaren xedea: Langabeek edo enplegua hobetzeko egoeran daudenek zenbait prestakuntza jardueratan parte har dezaten sustatzea da xedea, batzuek lan-merkatuan txertatzeko aukerak areagotzearren eta besteek enplegagarritasuna hobetzearren.
Laguntzaren zenbatekoa: Ikastetxe baimendu batean prestakuntza jardueraren kostua zein garraiorako beka finantzatzearren dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da pertsona eta urte bakoitzeko.
Informazio guztia beheko bannerrean: (gehiago…)

MEATZALDEKO ENPRESENTZAKO DIRULAGUNTZAK KUDEATZEKO ETA IZAPIDETZEKO TAILERRA

Meatzaldeko Behargintzatik Meatzaldeko enpresentzako DIRULAGUNTZAK IZAPIDETZEKO ETA KUDEATZEKO 1. TAILERREAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, honako galdera hauei erantzungo diegu:

  • Zer baliabide ditut nire proiektuak/inbertsioak abian jartzeko?
  • Zer behar dut?
  • Non bilatzen dut?
  • Bat dator nire enpresa onuradun gisa?
  • Zer hartu behar dut kontuan dirulaguntzaren eta nire proiektuaren artean?

Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundiaren aplikazioak ere irakatsiko dira, honako hauei begira:

  • Eskaera egitea
  • Justifikazioa egitea
  • Beste izapide batzuk: zuzenketak, alegazioak, errekerimenduak, kontraste-bisitak

EGUNA: Abenduak 1
ORDUTEGIA: 9:00-13:00
LEKUA: Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia (Google Maps)
IZENA EMATEA ESTEKA HONETAN (gehiago…)