KIUB
KONTSUMITZAILEA INFORMATZEKO UDAL-BULEGOAK
DESKRIBAPENA
Kontsumitzaileei Informazioa emateko Muskizko Udal Bulegoa deitutakoa identifikatzeko Forlan KIUB siglak erabiltzen dira. Zuzeneko eta doako arreta-zerbitzua da, eta Muskizen erroldatuta dauden pertsonak bertara joan daitezke, betiere kontsumitzaile diren aldetik zalantzaren bat edo arazoren bat baldin badute.
XEDEAK ETA HELBURUAK
- Kontsumitzaileei informazioa eta orientazioa ematea ondasun bat erosi aurretik (etxebizitza bat, auto bat, altzariak, etxetresna elektrikoak…) edo zerbitzu bat kontratatu aurretik (aseguruak, obrak, konponketak, bidaiak…), eta haien eskubide eta betebeharrei buruzko aholkuak ematea.
- Kontsumitzaileei erreklamazioak nola aurkeztu behar dituzten azaltzea eta bulegotik bertatik berau ebazteko beharrezko izapideak egitea.
ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
- Kontsultei arreta pertsonalizatua ematea -telefonoz, ahoz, etab.
- Produktu eta zerbitzuen, araudien edo erabiltzaileek eskatzen duten edozein informazioren analisi konparatiboak ematea.
- Aldeen arteko bitartekaritza, kexak eta erreklamazioak ebazteko.
- Kontsumoko Ikuskaritzaren esku-hartzea, egitateek arau-hauste administratiboa eragiten dutela uste bada.
- Arbitraje-prozedurak hastea kontsumitzaileak hala eskatuta, kontsumo-arloko gaiak judizioz kanpoko bide gisa ebazteko.
- Erakunde eskudunei egindako kontsultak eta erreklamazioak aztertzea eta izapidetzea.
- Lege-artxiboa, aldizkari espezializatuak eta hemeroteka.
- Kontsumitzaileak informatzeko eta orientatzeko materiala argitaratzea.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN:
Ondasunak erosten edota zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak, betiere AZKEN HARTZAILE GISA erabiltzen badituzte; ez ekoizpen-, merkaturatze- edo hirugarrenei zerbitzuak emateko prozesuetan sartzeko erosten edota erabiltzen dituzten pertsonak.
NOLA EGIN KONTSULTA, KEXA EDO ERREKLAMAZIO BAT:
- Muskizko KIUB zerbitzuak aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen du, arreta hobea emateko; beraz, gurekin harremanetan jar zaitezke Harremanetarako Formulario honen bidez
- 94 670 60 16 telefonoaren bitartez
- Edo helbide elektroniko honen bidez: omic-muskiz@forlan.org
ZER DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHAR DUZU?
- Izena, abizenak, helbidea eta telefonoa.
- Erreklamazioaren xede den enpresaren edo pertsonaren izena, helbidea eta telefonoa.
- Kontsulta, kexa edo erreklamazioaren arrazoia.
- Eskaera: informazioa bidaltzea, produktua aldatzea, dirua itzultzea, akatsa konpontzea, etab.
- Fakturen, kontratuen, sinatu dituzun dokumentuen eta abarren kopia.